XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusten hasi garenez, beraz, hi dugu, kontatzeko moduaren arabera ere, kontaketaren muina, Abuztuaren 15eko bazkalondoa-n.

Foko, ikuspegi eta ahotsarekin zerikusia duten alderdiak argiturik, J. A. Arrietak Abuztuaren 15eko bazkalondoa-n kontatzeko darabilen pertsonarekin zerikusia dutenak ikusten hasteko moduan gaude.

Zenbait nobelatan pertsona bakarra konta-pertsona bakarra, esan nahi da egon ohi da, hots, kontaketa, hasieratik amaierara pertsona berbera erabiliaz egiten da, dela lehen pertsona, egunkari zein oroitzapenez osaturiko nobeletan gertatu ohi den legez, dela kontalaria, esaterako, nobelatik kanpo kokatzen denean gertatu ohi den bezala.

Abuztuaren 15eko bazkalondoa-k pertsona biak darabiltza eta, maiz, biak maskaratuta.

Izan ere, nobelan diren kontalari biok lehen pertsona erabiltzen dute gehienetan.

Aitaren kontaketa osoa lehen pertsonan eginik dago, gerran gertaturikoak, berari jazo bezala eta jazo zitzaizkion neurrian ezagutzen dituelako kontatzen dituenez.

Behin eta berriro esan dugunez, gerra-garaiko kontaketek ez dute gerra-garaia bera argitu nahi; alderantziz, aitaren egoera eta ordutik bazkalondorako bilakaera argitzeko funtzio hutsa dute.

Hau dela-eta, aitak ez du bizi izan ez zuenik kontatuko, bizi izan zituen batzu baizik.

Bilakaera hau, ikusten izan dugunez, kontrastean jartzen da hi-renarekiko, azken hau areagotuz; baina aita, dena den, ez zen gerra galdu zuen bakarra izan eta, hala, kontatzeko darabilen gu horrek lehen pertsona, bai, pluralekoa, ostera kontrastean jarriko du hi, bere bilakaeraren alderdi ideologikoari dagokionez, ez bakarrik bere aitarekin, baina baita bere aitaren belaunaldi osoarekin ere, gerra galdu zuen belaunaldi abertzale harekin, alegia.

Aitaren kontaketa, darabilen pertsonaren aldetik beti berdina bada ere, ezin beste horrenbeste esan genezake hi-renaz, hi kontalariak, lehen eta hirugarren pertsonak biak erabiltzen bait ditu, biak modu desberdinetara erabili ere.

Har ditzagun, berriro ere, foko, ikuspegi eta ahotsaz hitz egin dugunean sailkatu ditugun kontatzeko moduak, bakoitzean zein pertsona darabilen ikusiz.

Zenbait zatitan, ikusi ahal izan dugunez, hi bera genuen foko, ikuspegi eta ahots; bada, halakoetan lehen pertsona lehen pertsona esatean, kontatzeko moduari dagokion lehen pertsona diogu, jakina darabil.

Bere buruarekin hitz egingo du zati hauetan eta, pertsona gramatikala bigarrena bada ere hika egiten dio bere buruari, ni formarik inoiz gutxitan agertzen delarik - kontatzeko moduari dagokionez, lehen pertsonatzat jo beharko ditugu honako hau bezalako zatiak: aip (87. or.), edota honelakoak ere: aip (82. or.), bigarren pertsona gramatikala erabili arren, niri gertaturikoa kontatzen ari naiz jarrera hartzen du-eta.